Ahmed Bukhari Bilbon ari zen tratamendua hartzen, eta bertan hil zen bart.
Gaztetatik izan zen Frente Polisarioko kidea, eta NBEko ordezkari izan aurretik Mexikon, Venezuelan eta Panaman enbaxadore izan zen.
"Prestigio handiko diplomatiko bat galdu dugu, nazioaren zerbitzura bere bizia eskaini duena", penatu da SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren presidentzia, argitaratu duen oharrean. Zazpi eguneko dolua eman du presidentziak.