Martii Ahtisaari Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Kosovorako ordezkari bereziak egin du Kosovoren estatusari buruzko plangintza eta, haren ustez, independentzia da "aukera bideragarri bakarra", Serbiatik bereizita. Nazioartearen gainbegirapean legoke herrialde independente berria.
Ahtisaarik urtebetean jardun du txostena egiteko lanetan eta gaur eman dio NBEren Segurtasun Kontseiluari, honek eztabaida dezan. "Kosovo kasu bakarra da eta konponbide bakarra behar du". Hori dela-eta, haren iritzian, bertako konponbideak ez luke beste gatazka batzuetarako aurrekari izan behar.
Boris Tadic Serbiako presidenteak esan du ez dagoela ados txostenarekin. "Serbiarentzat onartezina da Kosovok izan dezakeen subiranotasun oro. Sinetsita nago Ahtisaarik ez dituela negoziaziorako aukera denak agortu", adierazi du Tadicek.
Agin Ceku Kosovoko lehen ministroak, berriz, txostenak dioena "benetako aukera bakarra, konponbide praktiko bakarra" dela aipatu du, "nahiz eta ez den konponbiderik onena".
Ahtisaariren planak Kosovoren independentzia gomendatzen du
Gaur eman dio txostena NBEren Segurtasun Kontseiluari, honek eztabaida dezan. Nazioartearen gainbegirapean legoke herrialde berria. Serbiarentzat, "onartezina" da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu