txina

Ai Weiwei disidentearen berririk ez dago igandetik

Txinako Poliziak atxilotu zuen giza eskubideen aldeko ekintzailea, Pekingo aireportuan.

2011ko apirilaren 7a
09:53
Entzun

Igandean Txinako Poliziak Pekingo aireportuan atzeman zuenetik, Ai Weiwei disidente txinatarraren (53 urte) berririk ez dago. "Formalki ez didate atxiloketaz ezer adierazi", esan du haren Lu Qing-ek gaur, eta senarraren osasunagatik kezkatuta dagoela aitortu du, "egunero hartu behar izaten dituelako medikamenduak presioa eta diabetesagatik". 

Hong Kongera abiatzear zela atxilotu zuten giza eskubideen aldeko ekintzailea, eta haren telefonoa itzalita dago ordutik. Txinak esan du kontu ekonomiko batzuengatik ikertzen ari direla, baina Weiweiren emazteak adierazi du hori guztia propaganda dela. "Nire senarra artista da, diseinatzailea, arkitektua, eta haren hitzak eta ekintzak irekiak dira, gardenak eta denek ezagutzen dituztenak".

Poliziak haren zortzi laguntzaile ere atzeman zituen orduan. Libre geratu ziren, galdeketa baten ostean. 

Poliziak abenduan ere ez zion Txinatik irteten utzi Ai Weiweiri. Aurrekoan Bakearen Nobel sariaren ekitaldira zihoala eragotzi zioten herrialdetik ateratzea —Liu Xiaobo ekintzaile preso txinatarrari eman zioten saria—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.