GREZIA

Aire faltak eragin du, antza, hegazkinak lurra jotzea

AGENTZIAK
ATENAS
2005eko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Helios Airways konpainiako hegazkinari gertatutako ezbeharraren eragileak bilatzen ari ziren atzo ikertzaileak. Hegazkina Zipretik abiatu eta Atenastik (Grezia) hurbil izan zuen istripua, herenegun.

Lehen datuen arabera, 115 bidaiari eta eskifaiako sei kiderekin lehertu zen hegazkina, lurrean. Boeing 737 hegazkinaren barruan airea faltatu zen, 10.000 metroko altueran zegoelarik. Horren ondorioz, bidaiariak izoztu egin ziren, garaiera horretan zero azpitik 50 gradu inguruko tenpe-ratura baitago. Hipotesi hori sinesgarritzat ematen dute, hegazkina lurrean lehertu ostean sute bat piztu arren, gorpuak izoztuta zeudelako.

Gorpuen biltze lana egin zuten atzo sorospen egileek. Era berean, kutxa beltzak jaso zituzten, haiek emango dituzten datuak gertaeraren argigarri izango direlako itxaropenarekin. Eskifaiako kideen arteko solasaldiak grabatzen dituen kutxa beltza oso kaltetuta zegoela zehaztu zuten ikerketa egileek, hala ere.

Dolualdia

Zipreko Gobernuak hiru eguneko dolualdia aldarrikatu zuen atzo. Ezbeharrean hildakoetatik 104 zipretarrak ziren, beste 12 greziarrak, 4 armeniarrak eta pilotua alemana. Biktimetatik 21 haurrak ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.