EB Europako Batasunak eta AEB Ameriketako Estatu Batuek aire trafikoan espazio irekiaosatuko dute, mugarik gabea. Bruselak atzo eman ziononiritzia hilaren 2an AEBekin egindako akordioari. Datorren urteko martxoren 30ean sartuko da indarrean, hasieran pentsatzen zen baino sei hilabete geroago.
2008ko ekainean, berriz, beste negoziazio batzuk abiatuko dituzte erabaki honetan harago egiteko. Aireko trafikoari kendu dizkiote orain mugak; merkatuari kenduko dizkiote bigarren negoziazio saioan.AEBetako airekoen merkatuan sartzeko ate guztiak zabaldu nahi ditu Bruselak. Xedea «liberalizazio osoa» izango dela aurreratu dute.
Poltsikoari begira, bi erabaki hauen ondorioak oparoak izango direla aurreikusi dute EBko arduradunek. Datozen bost urteetan 12.000 milioi euroren irabaziak espero dituzte, 80.000 lanpostu gehiago, eta 25 milioi bidaiari gehiago hegazkinetan. Liberalizazioari eskererrazagoak izango dira hegazkin konpainien artean fusioak, eta atzerriko konpainiak saldu eta erosteko ere zailtasun gutxiago izango da. Horrek dirua ematea espero da.
2010EAN BERRIKUSPENA. Nolanahi ere, 2010ean akordioa berrikusteko saio bat dago aurreikusita; EBko agintariek iragan urteek zer eman duten ikusi, eta, komeni bazaie, zenbait aldaketa egiteko aukera izango dute.
Ingurumenari dagokionez, ez dute aurreikusi akordio honetan, hegazkinek isurtzen dituzten CO2 isuriei mugak jartzeko ezertxo ere. Nolanahi ere, hegazkinek «ahalik eta gutxien» kutsatzeko ahalegina egingo dutela esan dute.
Aireko trafikoa batere mugarik gabea izango da EBren eta AEBen artean
Bost urteotan 12.000 milioi euroren irabaziak izatea eta 80.000 lanpostu sortzea espero dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu