Goizaldean egin du erasoaldia Israelgo armadak. Armadak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Gazatik jaurtitako suziri batzuei erantzunez abiatu dituzte erasoak. Israelek Hamas egin du suziriak botatzearen erantzule, eta azaldu du Gazatik Israelera eginiko erasoek ez dutela biktimarik eragin. Ez du jakinarazi, ordea, armadaren erasoek biktimarik sortu ote duten.
"Jendearen etxeen aurka koheteak jaurtitzea terrorismo ekintza argi, koldar eta krudela da", adierazi du Peter Lerner armadako bozeramaileak: "Israelgo Defentsa Indarrek ez dute onartuko, suziri, tiro, labankada edo zibilak ikaratzeko edozein forma erabilita ere".
Bart gauean, berriz, palestinar bat tiroz hil du Israelgo armadak Tulkaremen. Armadak zabaldutako bertsioaren arabera, molotov koktelak jaurtitzen ari zitzaizkien hiru lagunen aurka egin zuten tiro, eta horietako bat hil zuten.
Abed Manasra Ilargi Erdi Gorriaren bozeramailearen esanetan, igandeaz geroztik 457 palestinar artatu dituzte Zisjordanian eta Jerusalem Ekialdean; horietatik 155k munizio zauriak zituzten, eta gainerakoak negarra eragiteko gasak arnastuta artateagatik dituzte.
Tentsioa gora egiten hari da Israel eta Palestinaren artean azken egunetan.