MUNDUA

Aita santuak dio homosexualak ez direla "baztertu edo epaitu behar"

Adierazi du Eliza katolikoaren kristau ikasbideak dioela homosexualak ez direla baztertu behar eta gizartean integratu behar direla.

2013ko uztailaren 29a
19:01
Entzun

Ia ordu eta erdiz kazetarien galderak erantzun ditu Frantzisko aita santuak, Brasilen izan den Gazteen Mundu Jardunalditik itzultzeko hegaldian. Hainbat gairen inguruko galderak erantzun ditu, baita homosexualei buruzkoak ere: "Zein naiz ni homosexualak epaitzeko?". Homosexualen aurka baino, lobby gay -aren aurka agertu da aita santua: "Lobby batean guztiak ez dira onak, baina pertsona bat homosexuala bada, jainkoa bilatzen badu eta borondate ona badu, zein naiz ni hori epaitzeko? Eliza katolikoaren kristau ikasbideak dio homosexualak ez direla baztertu behar eta gizartean integratu behar direla".

Erromako kuriaren erreformaz ere hitz egin du, eta adierazi du ez duela "horren aurkako erresistentziarik" aurkitu. Aita santuak aitortu du ez dakiela nola bukatuko den Vatikanoko bankua esaten zaionaren erreforma: "Batzuek diote hobe litzatekeela banku bihurtuko balitz; beste batzuek, laguntzen funtsa izan behar lukeela; eta beste batzuek, itxi egin behar dela. Nik ez dakit, horretan lanean ari direnen pertsonekin fidatzen naiz". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.