Aita santuak sarraskia aipatu gabe keinu bat egingo duela espero dute Libanon
Aita santuak giroa nahasita topatu du Ekialde Hurbilean, Libanora egin duen lehen bidaia ofizialean. Atzo Libanokokomunikabideek zioten Beiruten gaur emango duen meza nagusian Sabra eta Xatila guneetan gertatutakoari aipamen zuzenik ez baina keinu bat egingo diola falangista kristauen begiradapean. Errefuxiatu palestinarrak distantziaz begiratzen ari dira haren bisita, eta euren omenaldiei eusten diete. Vatikanoko buruak, bestela, bat egin du Siriako gatazkaren norabiderik ezarekin eta Mahomari buruzko filmaren harira herrialde musulmanetan sortu den haserrearekin. Orain arte, baina, bakearen aldeko diskurtso abstraktuari eutsi dio Benedikto XVI.ak. Herenegun egin zuen diskurtsorik gogorrena, Siriako gerra era zuzenean aipatu eta armak erostea «bekatua» zela nabarmendu zuenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu