"Zilegitasuna duen presidente bakarra naiz; herriak aukeratu ninduen, eta nire agintealdia 2005ko urriaren 30ean amaitzen da", esan du Akaievek. "Oraingoz ez diet presidente gisa dagozkidan botereei uko egin, eta ez dut dimisiorik eman. Ez dut hartarako arrazoirik ikusten", erantsi du.
Hala ere, Kirgizistango Legebiltzar berriarekin elkarrizketak izateko prest eta krisia gainditzeko bidea jartzko prest agertu da Akaiev.
Kirgizistan
Akaievek ez du Kirgizistango presidente kargua uzteko asmorik
Oposizioaren erreboltaren ondorioz joan den ostegunean erbestera alde egin zuen Askar Akaiev Kirgizistango presidenteak aldarrikatu du bera dela estatuburua eta ez duela kargua uzteko asmorik. Errusian dago Akaiev, eta Moskuko irrati bati egin dio adierazpen horiek. Nolanahi ere, Legebiltzar berriarekin mintzatzeko eta egungo krisi politikoa gainditze aldera bidea jartzeko prest agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu