Kirgizistan
Akaievi abantaila bereziak eta garantiak kendu dizkio Kirgizistango Legebiltzarrak
Kirgizistango aurreko lehendakari Askar Akaievi legeak ematen zizkion abantaila bereziak eta garantiak kendu dizkio hango Legebiltzarrak. Hala ere, Akaievek inmunitatea mantendu egingo du, eskubide hori Konstituzioak jasotzen duelako. Akaievi abantailak kentzeko erabakia aho batez hartu dute legebiltzarkideek.
Iragan martxoaren 24ean herritarrek boteretik haizatu ondoren, handik ihes egin zuen Akaievek. Joan den astelehenean sinatu zuen bere dimisioa. Errusian babestuta dago egun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu