Irango Iraultzaren Guardiako hegazkin militar bat erori da gaur goizean, Teherengo aireportuan, aireratu eta gutxira, eta 38 bidaiarietatik 36 hil egin dira. Iraultzaren Guardiako iturrien arabera, motorretako batean akats mekanikoa izan du hegazkinak, eta horregatik amildu da.
Hasiera batean, atentatuaren hipotesia aipatu ditu iturrihoriek, baina gero baztertu egin dute aukera hori. Istriputik bizirik atera diren bi lagunak oso larri daude.
Hegazkin istripua Teheranen
Akats mekaniko baten ondorioz erori da hegazkina, iturri militarren arabera
Hegazkin militarrean zihoazen 38 bidaiarietatik 36 hil dira ezbeharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu