Gainera, legebiltzarkideak bilduta zeuden bitartean bi lehergailuk egin dute eztanda parlamentuaren egoitzatik hurbil, Bagdadeko 'eremu berde' babestuan. Nolanahi ere ez dute kalte handirik eragin.
Irakeko Legebiltzarreko diputatuen artean badago nolabaiteko akordio bat erakunde horretako presidentea sunita izan dadin. Hala, Irakeko presidentea kurdua litzateke, gobernuburua xiita eta legebiltzarreko lehendakaria sunita, eta, beraz, kolektibo handienen ordezkaritzak bermatuko lirateke estatuko erakunde nagusietan.
Suniten sektore handi batek, ordea, boikota egin zuen Legebiltzarreko hauteskundeen aurka, eta 17 diputatu sunita baino ez daude Legebiltzarrean. Gainera, horietako gehienak xiiten, kurduen edo laikoen zerrendetan aurkeztu ziren. Ghazi Al Jauaren 'Irakiarrak' zerrenda da salbuespen bakarra, eta bost eserleku ditu. Horregatik, Al Jauari eskaini zioten Legebiltzarreko lehendakaritza baina ez du onartu.
Horrenbestez, sunitak ez dira ados jartzen beren artean Legebiltzarreko presidentea adosteko.
Irak
Akordiorik gabe, Legebiltzarreko presidentearen aukeraketa atzeratu dute Iraken
Presidentea izendatzeko saioa zuen gaur Irakeko Legebiltzarrak, baina, azkenean, akordiorik lortzen ez zutenez, asteburu arte atzeratzea erabaki dute. Legebiltzarkideen gehiengoaren artean badago akordio bat erakunde horretako lehendakaritza suniten esku uzteko, baina, hain justu, sunitak dira eurek artean adostasunik lortzen ez dutenak. Eratu zenetik Legebiltzarrak egiten zuen bigarren saioa zen gaurkoa; atzerapen handiz hasi da eta arazotsua izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu