Baxar al-Assad Siriako presidentearen aldeko indarrek eta herrialde horretako matxinatuek hitzarmen bat egin dute, eta Al-Assaden aldekoek Zabadani hiria utziko dute, indarkeria amaitzeko. Oposizioaren aldeko segurtasun iturriek jakinarazi dutenez, dozenaka tanke eta tanketa zituzten Al-Assaden aldekoek Zabadani inguruan, Damaskotik 30 kilometrora.
Maniobra horren ondorioz, hainbat elikagai iritsi dira hirira, Kamal al-Labwani oposizioko kideak azaldu duenez. Akordioan jaso dutenez, matxinatuek ere kaleak utzi beharko dituzte. Hiria matxinatuen esku dago, eta Al-Assaden aldekoek ostiralean hasi zuten erasoa. Azken egunetan hainbat soldadu hil dira borroketan.