Baxar al-Assad Siriako presidentearen indarrek erasoaldia hasi dute gaur Halab hirian, matxinoek osatutako taldeen aurka. Matxinoek menderatutako auzoak berreskuratu nahi ditu Al-Assadek. Erasorako hegazkin militarrak eta tankeak atera dira klera. Oposizioaren esanetan, 51 lagun hil dira, gutxienez, Siriako hainbat eremutan izandako borrokaldietan. Halaben 9 eta 15 lagun artean hil direla zabaldu dute zenbait iturrik.
Alepo Siriako bigarren hiri nagusiena eta herrialde honetako gune ekonomikoa da. Halaben balizko sarraskia izateko aukerak beldurra zabaldu du nazioarteko mailan.