Omar Hasan al Bachir-ek Sudango presidente jarraituko du, hauteskundeak irabazi baititu. Hilaren 11 eta 15 bitartean egindako bozetan botoen %68 jaso ditu, Sudango Hauteskunde Batzordeak dioenez.
Oposizioko indar politiko nagusiek azken 24 urtean egin diren lehen hauteskundeei boikota egin diete. Horrela, bigarren indar bihurtu da Yaser Aram buru duen SPLA Sudan Askatzeko Herritarren Mugimendua.
Al Bachirrek esan du "sudandar guztien presidente" izango dela, eta hauteskundeak "libreak, gardenak, nazioarteko begiraleek kontrolatuak eta indarkeriarik gabekoak" izan direla. Indar politikoekin hitz egiteko prest dago, "herrialdearen interesentzako batasun nazionala" lortzeko bada.
Sudango hegoaldeko autodeterminazio erreferenduma eta Darfur
Agintariak esan du gobernuaren lehentasuna Sudango hegoaldeko autonomia erkidegoko autodeterminazio erreferenduma aurrera eramatea izango dela. Sudango hegoaldean SPLA izan da bozetan garaile. Botoen %92 boto lortu ditu.
Darfurren bakea lortzeko saiakeretan jarraituko dutela esan du Al Bachirrek.
mundua
Al Bachirrek irabazi ditu Sudango hauteskundeak
Botoen %68 jaso ditu presidenteak. Oposizioko indar politiko nagusiek boikota egin diete bozei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu