Irakeko gerraren ondorena
Al Douri Irakeko presidenteorde ohiaren emaztea eta alaba atxilotu dituzte
AEB Amerikako Estatu Batuetako tropek Izzat Ibrahim Al Douri Saddan Hussein Irakeko presidentea ohiaren konfiantzazko gizonaren emaztea eta alaba atxilotu zituzten atzo iluntzean Samarren, Bagdad hiriburutik 140 kilometrora. William McDonald AEBetako armadaren koronelak adierazi duenez, Al Douriren bila dabiltza okupazio indarrak, hari leporatzen baitizkiote AEBen aurkako hainbat eraso prestatzea.
Orain bi aste, Al Dourik Tikriten zuen luxuzko etxebizitza bat suntsitu zuten AEBetako tropek, eraikin horretan Irakeko erresistentziako kideak ezkutatzen zirela uste zutelako. AEBek Irakiar bilatuenen 55 izeneko zerrenda bat darabilte esku artean, eta Al Douri seigarrena da zerrenda horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu