Al Fata eta Hamas laugarrenez bildu dira
KAIRO. Laugarren aldiz bake negoziazioei heldu zien atzo Al Fatak eta Hamasek, Egipton. Batasun gobernua eratzeko oinarriak ezartzea dute helburu han, hala nola presidentetzarako eta Legebiltzarrerako bozetarako deialdian ados jarrita. Bestalde, Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak Israel estatu judu gisa ez duela aitortuko adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu