Hamasek ohar baten bidez eman du jakitera erabakia, eta Al-Fatah alderdiak ontzat eman du. Hamasek bete egin du Mahmud Abbas presidenteak galdegindakoa: Gazako komitea desegitea.
Hamasek Gazaren gaineko kontrola du 2007. urteaz geroztik; urte bat lehenako Al-Fatah alderdiari hauteskundeetan gailendu ondoren, hark garaipena onartu ez, eta armaz hartu zuen kostako lurradea Hamasek.
Abbasek itzalpeko gobernu gisa ulertu izan du Hamasen Gazako erakundea, eta haren kontrako neurri ekonomikoak hartu ditu, lurraldea argindarrik gabe uzteraino. Hamasek batzordea deseginda, Rami Hamdala lehen ministroari dei egin dio "Gazan dituen misioa eta betebeharrak berehala" betetzera.
Hamasen erabakia Kairoko elkarrizketen ostean etorri da. Azken egunetan, Egiptoko inteligentzia zerbitzuko goi kargudunekin bildu dira Hamas eta Al-Fatah. Elkarrizketa horiek helburu dute 2011n Kairon sinatu zuten akordioa berreskuratu eta gauzatzea, bi aldeean arteko gatazka gainditzeko.