Al-Fatahek eta Hamasek etena duten prozesuari buruzko bilera bat egingo dute

Batasun nazionaleko gobernua osatzeko akordioa bertan behera ez uzteko ahalegina egingo dute Kairon

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Ezinezkoa dirudiena konpontzen hasteko bilera bat egingo dute beste behin Hamasek eta Al-Fatahek Kairon. Batasun nazionalari buruzko akordioa aurrera eramateko dituzten oztopoei buruz hitz egitera eseriko dira berriz, Mussa Abu Marzuq Hamaseko buruzagiak jakinarazi duenez. Kairoko bilera datorren astean izango da, baina ez du zehaztu eguna. Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea atzo Egiptoko hiriburuan zen, Arabiar Ligarekin bilera egiteko Israelekiko bake prozesuari buruz, eta, Maan atariaren arabera, oso litekeena da egun gehiago geratzea, Hamaseko buruzagiekinhitz egiteko.

Bakartze ziegatik at

Israelek preso palestinarrekin egindako akordioa betetzen hasi da, apurka-apurka. Palestinarrek gose greba uztearen truke egindako akordioak eskatu bezala, presoak bakartze egoeratik ateratzen hasi da Tel Aviv. Atzo hemezortzi atera zituela jakinarazi zuen Israelgo Espetxe Agintaritzak, eta horrela akordioaren parte bati erantzun diola.

Dena den, presoen aldeko taldeek salatu dute akordioa bera zehaztugabea dela, eta kezka dute Israelek agindutakoa ez duela beteko. Bakartze egoera kentzeaz gain, atxiloketa administratiboak bertan behera uzteko eta Gazako presoen senideei bisitak baimentzeko eskatu dute presoek baraualdia uzteko baldintza gisara. Bi presok gose greban jarraitzea erabaki dute, eta gehiagok bide bera har dezaketela aurreratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.