Palestina

Al Fatak batasun gobernua hausteko mehatxu egin dio Hamasi

Bien adar armatuek herenegun Gazan su-etena indarrean jartzeko akordioa egin zuten arren, borroken ondorioz 21 lagun hil dira atzo eta gaur.

2007ko ekainaren 12a
17:06
Entzun
Herenegun gauean Al Fata eta Hamasen adar armatuek Gazan (Palestina) su-etena indarrean jartzeko akordioa lortu bazuten ere, bien arteko borrokek ez dute etenik izan, eta Al Fatak Palestinako batasun gobernua hausteko mehatxu egin dio Hamasi.

"Erakundeen kontrako kolpea" prestatu izana leporatu dio al Fatak Hamasi, honen adar armatuak Gaza "indarrez" hartu nahi duela uste duelako.

Atzo eta gaur 21 lagun hil dira borroken ondorioz, eta 50 baino gehiago zauritu. Hildakoen artean, Al Fataren Gazako buruzagi garrantzitsu bat dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.