Al Fatak dio batasun nazionala gero eta gertuago dagoela

Erredakzioa
2011ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Palestinarren batasun nazionalagero eta gertuago dagoela uste du Al Fatak. Hamaseko kideekin herenegun bildu ziren Kairon berradiskidetze akordioaren inguruan eztabaidatzeko, eta Azam al Ahmad Al Fatako kideak jakinarazi du aurrerapauso nabarmenak eman dituztela.

Bihar berriz bilduko dira Jaled Meshal Hamas alderdiko burua eta Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko burua, adiskidetze akordioa indarrean nola jarri negoziatzeko. Bilera PAE Palestina Askatzeko Erakundea berritzeko abiapuntua ere izango da, Hamas eta Jihad Islamikoa erakundearen barruan onartzea eztabaidatzeko. Hamasek, hain zuzen, PAEren estatutuak aldatzea eskatu du.

Herenegun Gilad Shalit soldadu israeldarraren truke 1.027 preso askatzeko itunaren bigarren fasea bete zuen Tel Avivek, bestalde. Akordioa betetzeko falta ziren 550 lagunak espetxetik atera zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.