palestina

Al Fatako buru bat Gazan berriro

2007ko ekainean Hamasen eta bien artean Palestinako lurralde horregatik borrokak izan zituztenetik, inor egon gabea zen ofizialki.

2010eko otsailaren 3a
19:12
Entzun
Al Fata Palestinako alderdiko buruzagitza Gazara (Palestina) bueltatu da berriro. 2007ko ekainetik zegoen alderdiko bururen bat bertan egon gabe ofizialki, Hamas erakundearen eta Al Fataren beraren artean lurralde horregatik borrokak egon zirenetik; Hamas nagusitu zen -lehen besteen esku zegoen-.

Nabil Shaath Nazioarteko Harremanetarako arduraduna dago gaur Gazan, eta Hamaseko buruekin biltzeko asmoa dauka. Halaber, Israelek 2008ko abenduan eta iazko urtarrilean txikitutako guneak bisitatuko ditu.

Al Fatako presidentea da gaur egun Palestinako Aginte Nazionaleko lehendakaria: Mahmud Abbas.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.