Libano

Al-Haririren eta Gemayelen hilketak aztertuko ditu NBEk

Aste honetan hildako Libanoko Industria ministro Pierre Gemayelen eta Libanoko lehen ministro ohi Rafif al-Haririren hilketak ikertzea onartu du NBE Nazio Batuen Erakundeak, Libanoko Gobernuaren eskariari jarraituz. Bestalde, gaur 12:00etan egin dute Gemayelen hileta, eta jende ugari bildu da Beiruten.

2006ko azaroaren 23a
19:31
Entzun
NBEk aho batez erabaki du Libanoko Gobernuari eskatutako laguntza ematea. Segurtasun Kontseiluko presidente Jorge Voto-Bernalesek azaldu duenez, ez dute eztabaidarik ere egin.

Libanoko lehen ministro Rafif al-Hariri eta Industria ministro Pierre Gemayel hil dituzte denbora gutxian, eta horrek ezinegona sortu du Libanoko Gobernuan. Gaur egitekoak dira Gemayelen hileta, eta ekitaldi hori atentatuaren kontrako protesta erraldoi bihurtu nahi dute. Segurtasun neurri ugari hartu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.