NBEren kontrako atentatua

Al-Kaeda izan zen NBEren kontrako atentatuaren egilea, 'Al Hayat' egunkariak esan duenez

NBEren kontrako atentatuaren egilea Al-Kaeda izan zela esan du 'Al Hayat' arabiar egunkariak. Egunkari horrek jasotako agiriak dio, "NBE Islamen kontra aritzen delako eta Ameriketako Estatu Batuekin batera lan egiten duelako" egin zuela atentatua Al-Kaedak. "Ameriketako Estatu Batuetako Idazkaritzaren sukurtsaletako bat da NBE", dio agiriak.

2003ko abuztuaren 25a
18:23
Entzun
"Islamaren aurkari nagusia AEB da", adierazi du Al-Kaedak. Argitara emandako

agiriak dioenez, “AEBk leku guztietan erasotzen du Islama: Afganistanen,

Iraken, Filipinetan, Katxemiran eta Palestinan, hain zuzen ere”.

Iraki aholku bat emanez bukatzen du agiria Al-Kaedak. NBEren ekintzak

"salbazio" bezala kontsidera ez ditzan, eta 1990ean ezarritako blokeo

ekonomikoa ahaztu ez dezan aholkatzen dio.

Beste talde batek ere hartu du atentatua bere gain. Modu

horretara, bi dira, oraingoz, atentatuan parte artesa onartu dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.