Al Kaedak baieztatu du Al Aulaki xekea hil dutela
SANA. AEBek iragan irailaren 30ean Yemenen airez eginiko eraso batean Anual al Aulaki xekea hil zutela baieztatu du Al Kaedak. Erasoan, beste hiru lagun hil zituzten. Hildakoen odola alferrik isuri ez dela adierazi du Al Kaedak, eta aurki mendekatuko dituztela. Era berean Ali Abdula Sale kritikatu dute, AEBen babesarekin boterean jarraitzen duela salatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu