Irak

Al Kaedak bere gain hartu du Irakeko Legebiltzarreko atentatua

Legebiltzarkideei "desleialak" izatea leporatu die. Legebiltzarreko langileak eta zaindariak galdekatzen ari da Irakeko Polizia, laguntza eman zutelakoan.

2007ko apirilaren 13a
16:37
Entzun
Irakeko Legebiltzarreko kafetegian lehergailua zartarazi zuen atzo ekintzaile suizida batek, eta Al Kaedak gaur bere gain hartu du atentatua. Atzo esan zuten zortzi pertsona hil zirela leherketaren ondoren, baina gaurhildakoa bat dela jakinarazi dute -diputatu bat-.

Interneteko orrialde batean egin du aldarrikapena Al Kaedak, eta legebiltzarkideei "desleialak" izatea leporatu die.

Bagdadeko eremu berdean dago Legebiltzarra, Irak osoan kontrol neurri gehien hartzen diren gunean; halaber, eremu horretan kontrol zorrotzenak ezartzen diren lekuetako bat da Legebiltzarra.

Hori dela eta, Legebiltzarreko langileak eta zaindariak galdekatzen ari da Irakeko Polizia, Barne Ministerioak uste baitu litekeena dela atentatua egiteko laguntza parlamentu barrutik jasotzea. Galdekatu ez ezik, kafetegiko hiru langile atxikita dauzkate, nahiz eta haien kontrako kargurik ez duten aurkeztu oraingoz.

Bestalde, Mahmud Mashadani Legebiltzarreko presidenteak deituta saio berezia egin gaur Legebiltzarrean atentatua gaitzesteko. Bereziki gogoan izan dute atzoko erasoan hil zuten Mohamed Awad bloke sunitako diputatua. Legebiltzarkide gutxik parte hartu dute saio horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.