Jordania
Al Kaedak esan du berak egin dituela Jordaniako atentatuak
Gutxienez 57 hildako eta 115 zauritu utzi zituen atzo Amango hiru hotelen kontra egindako erasoak. Bi hoteletako erasoak suizidak izan ziren, eta bat bonba-autoarekin egina. Gaur goizean bere gain hartu ditu atentatuak Al Kaedak. Hain justu, ustez Abu Musab Al Zarqauik zuzentzen duen Al Kaedaren taldeak. Jordanian inoiz egin den atentaturik handiena izan da. Atentatuen egileak izatearen susmopean hainbat lagun atxilotu dituzte.
Jordaniako hiriburuko luxuzko hiru hoteletan bonba bana leherrarazi zuten atzo iluntzean. Gutxienez 57 pertsona hil ziren, eta 115 zauritu. Amango hiru hoteletan zartarazi zituzten lehergailuak bata bestearen jarraian. Radisson, Grand Hyatt eta Al Days Inn izeneko hoteletan, hain zuzen ere, izan ziren erasoak. Bost izarretako hotelak dira hirurak eta, batez ere, nazioarteko turistak, negozio gizonak eta diplomatikoak hartzen dute ostatu bertan. Petra informazio agentziaren arabera, hiru ekintzaile terroristek egin zuten erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu