muNDUA

Al Kaedak kataluniar bat aske utzi du, Malin

Philomene Kaboure italiarrak bahituta segitzen du.

2010eko martxoaren 10a
16:25
Entzun
Alicia Gamez kataluniarra libre utzi du gaur Al Kaedak Malin, eta Burkina Fasoko hiriburura eraman dute, osasun zentro batera. Osasunez ondo dagoela jakinarazi dute iturri ofizialek.

Gamez joan den azaroaren 29an bahitu zuen, Mauritanian, Roque Pascual eta Albert Vilalta katalanekin batera. Acció Solidaria gobernuz kanpoko erakundeko kideak dira hirurak. Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak esan du ez dutela sosik ordaindu bahiketa amaitzeko.

Hasieran zabaldu dute Al Kaedak Philomene Kaboure italiarra ere askatu duela, baina Burkina Fasoko Presidentziak dio bahituta segitzen duela. Kaboureren senar Sergio Cicala ere bahitua du Al Kaedak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.