Hamza Rabia Siriakoa zen sortzez, baina Egiptoko herritartasuna zuen. Islamabadeko Gobernuak agertu duenez, Arosai herrian hil da, Pakistan ipar-mendebaldean.
Arestian esan bezala, iturri ofizialek eta lekukoek guztiz kontaketa kontrajarriak egin dituzte gertatutakoaren inguruan.
Pakistan
Al Kaedako buruzagietako bat hil dela dio Pakistango Gobernuak
Abu Hamza Rabia "Al Kaedako buruzagi nagusietako bat" hil dela iragarri du gaur Pakinstago Gobernuak. Herrialde horretako inteligentzia zerbitzuen arabera, Al Kaedako "goreneko komandantateetako bat" zen Rabia. Iturri ofizialek eman duten azalpenen arabera, lehergailu bat prestatzen ari zela hil da Al Kaedako ustezko kidea, beste lau lagunekin batera. Lekukoen arabera, ordea, Armadako helikoptero batetik misil bat jaurti dute haiek zeuden etxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu