Al Kaeda muturreko islamisten erakundeko hiru talde desegin, eta, 113ustezko ekintzaile atxilotu dituztela iragarri dute Saudi Arabiako Gobernu agintariek. Talde bakarrekoak dira horietatik 101 kide; Barne Ministerioaren arabera, zehaztu kopuru horretan 47 saudiar herritarrak ziren, 51 yemendarrak, bat bangladeshtarra, bestea somaliarra eta azkenekoa eritrearra. Beste bi taldeak, berriz, sei kidez osatuta zegoela zehaztu du Ministerioak.
Riaden arabera, atxilotuek petrolio azpiegituren kontrako eta segurtasun indarren aurkako ekintzak prestatuta zeuzkaten. «Talde independenteak ziren», zehatu du Riadek.
Al Kaedako hiru talde osatzen zuten 113 kide atxilotu dituzte Saudi Arabian
Ustezko ekintzaileen jomugak petrolio ekoizketarako guneak eta segurtasun indarrak zirela esan du Riadek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu