Al Kaedako ustezko 40 kide hil dituzte Yemenen
SANA. Al Kaedako ustezko 40 kide hil ziren atzo bonbardaketa eta borroken eraginez. Zinjibar erdialdeko hiriaren inguruetan jazo ziren gertaerak, hiria erakunde islamistaren eskuetan baitago maiatzaren amaiera aldetik. Jaar herriko ospitalearen parean ekintzaileek zuten babeslekua bonbardatu zuen armadak. Al Kaedak, berriz, hamar polizia hil zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu