Irakeko krisiaren ondorena

Al Kaedaren ustezko hogei kide atxilotu ditu Iraken AEBtako armadak

AEB Amerikako Estatu Batuetako armadak Al Kaeda erakundearen ustezko hogei kide atxilotu ditu gaur Bagdaden. Ricardo Sanchez AEBtako armadaren generalak adierazi duenez, "Al Qaedaren sare terroristako ustezko kide izateagatik" atzeman dituzte, eta "une honetan galdekatuak izaten ari dira Osama Bin Ladenen laguntzaileak ote diren jakiteko".

2003ko azaroaren 11
16:28
Entzun
Sanchezen esanetan, "atzerriko ehunka ekintzaile" sartu dira Iraken Siriatik eta Irandik, "AEBen aurkako gerra santuan parte hartzeko". Indar okupatzaileen koalizioaren eta Irakeko Gobernu Kontseiluen susmoen arabera, Al Qaedak prestatu zituen urriaren 27an Bagdad hiriburuan bost atentatuak. Gurutze Gorriaren eta Irakeko lau polizia etxeren egindako ekintza horietan 43 lagun hil eta 200 zauritu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.