Al-Qaedak bere gain hartu ditu Irakeko atentatuak
BAGDAD. Iraken herenegun gertatutako atentatu saila bere gain hartu du Irakeko Estatu Islamikoak, Al-Qaedak herrialde horretan duen adarrak. Hainbat hiritan lehergailuak leherrarazi zituzten, eta horietako hirutan 52 lagun hil zituzten. Barne Ministerioaren arabera, atzo bertze hamar lagun hil zituzten sei erasotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu