mundua

Al-Qaedak dio bere buru baten hilketagatik egin zuela Bengaziko atentatua

AEBen Libiako enbaxadorea hil zuen asteazkenean. Hainbat iturrik zioten erasoa Mahomaren kontrako bideo bategatik gertatu zela.

2012ko irailaren 15a
19:00
Entzun

Al-Qaedak Internet bidez jakinarazi du bere bigarren buruzagiaren hilketagatik egin zuela asteazkenean Bengazin AEBen Libiako enbaxadaren kontrako atentatua —Chris Stevens AEBen Libiako enbaxadorea hil zuen—.

Wanis al-Xarf Libia ekialderako Barne ministrordeak Muammar Gaddafi Libiako koronel zenaren aldekoei egotzi zien erasoaren erantzukizuna. AEBetan Mahoma eta Islama kritikatzen dituen bideo bat argitaratu izana ere jo zuten erasoaren arrazoi gisa. 

Aipatutako bideoa dela-eta protestak mendebaldera ere zabalduta daude. AEBek Tunisian duten enbaxadaren aurrean izandako borroketan lau lagun zendu dira atzotik.

Al-Qaedaren bigarren buruzagi Abu Yehia al Libi AEBek hil zuten, ekainean, Pakistanen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.