Al-Qaedako ustezko 18 kide hil dituzte Yemenen
SANA. Yemengo armadak herrialdearen hegoaldean dagoen Abyan eskualdean hainbat bonbardaketa egin ditu, eta Al-Qaedako ustezko hemezortzi matxino hil dituela jakinarazi du gobernuak. Matxinoekin azken orduetan izan diren borroketan soldadu bat hil dela ere jakinarazi du gobernuak, eta beste hamahiru zauritu direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu