Al-Qaedako ustezko buruzagi bat hil du NATOk
KABUL. NATOk adierazi du Al-Qaedako ustezko bigarren buruzagi Sajr al-Taifi hil duela Afganistanen. Airez egindako eraso batean hil dute ustezko talibana. NATOren esanetan, Al-Taifi atzerrian erasoak koordinatzen zituen, eta armadaren zein NATOren aurkako hainbat erasoren erantzulea zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu