Mundua

Al-Qaedaren talde bat Yemengo espetxe batean sartu da eta ehunka preso askatu ditu

Rada hirian armak pilatzen ari da, atzo 400 ekintzailek hiria hartu ostean.

2012ko urtarrilaren 16a
18:19
Entzun

Gaur goizaldean Al-Qaedaren ekintzaile talde bat Yemengo hiriburuaren hegoaldean dagoen hiri bateko espetxean sartu da, Radan, eta ehunka preso askatu ditu, horietako asko Al-Qaedakoak. Yemengo segurtasun iturriek azaldu dutenez, gutxienez bi polizia hil dira erasoan.

Atzo Al-Qaedako 400 ekintzailek, gainera, Radako segurtasun bulegoa hartu zuen. Agintariek eskolak eta banketxeak husteko agindu dute, eta dirua eramateko, lapurtuko dutelako beldur. Hirira sartzeko kontrol guneak erasotu zituzten atzo, gainera, ekintzaileek, eta albiste agentzien arabera, armak pilatzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.