AEBetako Armadak honela azaldu du borroken hasiera: "Patruilatzen ari zen unitate batek etsaiaren erasoa jaso zuen, eta beraiek gauza bera egin zuten".
Borrokak hasi eta 24 ordu beranduago gutxienez 33 dira hildakoak eta 193 zaurituak.
Iraken okupazioa
Al Sadr hiriko borroketan gutxienez 33 lagun hil eta 193 zauritu dituzte
Moktada al Sadr buruzagi xittaren jarraitzaileak eta AEBetako soldaduak borrokan ari dira azken 24 orduetan, Al Sadr hirian. Irakeko Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, gutxienez 33 lagun hil eta 193 zauritu dituzte. Armada estatubatuarrak esan duenez, soldadu batzuk zauritu egin dira, baina ez dute esan zenbat. AEBen bertsioaren arabera, patruilatzen ari zen Poliziaren unitate bati eraso egin zioten errebeleek, eta orduan hasi ziren borrokak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu