IRAKEKO OKUPAZIOA. HAUTESKUNDEAK

Al Sadrek ez du publikoki inor babestu nahi

2005eko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Moktada al Sadr buruzagi xiitaren bozeramaile Abdelhadi Abdelraik atzo adierazi zuenez, Al Sadrek ez die hauteskundeetan parte hartzeko edo boikot egiteko deirik egin beren jarraitzaileei. Gaineratu zuenez, Al Sadrek ez dio babesik eman inolako zerrenda politikori. Buruzagi xiitaren jarraitzaileek gogor borrokatu dute okupazio indarren aurka. Alabaina, Najafen joan den udan izandako borroken ondoren, ez dute jarrera definiturik hartu bozei dagokienez. Al Sadren jarraitzaile batzuek Ali al Sistanik babesten duen zerrendarekin egin dute bat, beste batzuk zerrenda propioak osatu dituzte eta Al Sadrek ez du inoren alde egin publikoki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.