Zutik, tunika zuri bat soinean zeramala, eta turbante beltz batekin, telebistan berragertu da gaur Al-Kaedako buruzagitzan bigarren postuan dagoen Ayman Al-Zawarhi. “Londresen suntsiketa gehiago” egongo direla adierazi du Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak kanpo politikan aldaketarik egiten ez badu.
Erresuma Batuko biztanleei ere hitz batzuk zuzendu dizkie: “Blairek Londresko erdigunearen suntsipenera eraman zaituzte, eta hondamendi handiagoetara joango zarete gure aurkako erasoak geratu ezean. Utzi alde batera gure herriak”.
AEBak ere mehatxatu ditu, eta ohartarazi die “ehundaka biktima” izango dituztela ez badituzte “berehala” beren tropak Afganistan eta Iraketik erretiratzen. “Irakeko krisirako ez dago beste soluziorik tropen berehalako erretiroa baino. Halakorik gertatu ezean, biktima asko egongo dira. Orain atzera egiten ez baduzue, bihar egingo duzue, baina milaka hildako, zauritu eta mutilatu izango dituzue”, gaineratu du.
Etxe Zuriak “musulmanen aurkako eraso politika” aldatzen ez badu “orain arte Vietnamen ikusitakoak” ahaztuko dituztela azpimarratu du.
Al-Kaeda
Al-Zawahrik zin egin du atentatu “berri eta beldurgarri” gehiago egongo direla
Al-Kaedako buruzagitzan bigarren postuan dagoen Ayman Al-Zawarhi telebistan berragertu da gaur. AEBei eta Erresuma Batuari ohartarazi die euren soldaduak lurralde islamdarretatik kendu ezean etorriko diren “ondorioak beldurgarriak” izango direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu