Alaba 25 urtez bortxatzea leporatu diote italiar bati
TURIN. Italiako poliziek 64 urteko gizon bat atxilotu dute, 25 urtez alaba bortxatu duelakoan, iparraldeko Turin hirian. Haren 41 urteko semea ere atzeman dute, eta kargu berak leporatzen dizkiote. Izan ere, ustez arreba bortxatzen zuen hark ere; baita haren alabak ere, 6 eta 20 urte artekoak. 1994an salatu zuen egoera lehenengoaren alabak, baina ez zioten jaramonik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu