Madrilgo Kongresuak alarma egoera urtarrilaren 15era arte luzatzeko baimena eman dio Espainiako Gobernuari. Aire zirkulazioa bermatu, eta kontrolatzaileek sortu duten "alarma soziala" gelditzeko onartu dutela diote. PSOE, CIU, EAJ eta CCren aldeko botoekin onartu dute proposamena. PP abstenitu egin da, eta ERC, IU-ICV, BNG, UPyD eta NaBaik aurkako botoa eman dute. Horrek esan nahi du, aire kontrolatzaileen militarizazioak beste hilabete iraungo duela.
Abenduaren 3an lan uztea egin zuten aire kontrolatzaileek, eta Espainiako Gobernuak, alarma egoera ezarri eta torreak militarizatzea erabaki zuen. EAJ horren alde agertu da, baina gehiago ez duela baimenduko ere esan du. NaBai aurka agertu da, eta Uxue Barkosek "Espainiako demokraziarik txarrena gogorarazi diola" esan du.
mundua
Alarma egoera urtarrilaren 15era arte luzatu du Madrilgo Kongresuak
PSOE, CIU, EAJ eta CCren aldeko botoak jaso ditu, eta PPk abstenitzea erabaki du. ERC, IU-ICV, BNG, UPyD eta NaBai aurka agertu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu