Bost lagun hil dira Alaskan hegazkin txiki batek istripua izatean. Zortzi edo bederatzi lagun omen zihoazen. Itxuraz, bidaiarien artean dago Sean O'Keefe Europako Aeronautika Defentsa eta Espazioko (EADS) AEBetako zuzendaria eta NASAko administrari ohia. Istripua izan duen beste goi kargua Ted Stevens da, AEBetako senatari ohia. Hala ere, oraindik ez da jakin hildakoen artean ote dauden biak.
Istripua astelehen gauean gertatu zen Dillingham iparraldean, baina erreskate lanak gaur goizean hasi dira, istripua izan den lekuraino iristen ordu asko behar izan dituztelako.
Azken ordukoa
Alaskan AEBetako goi karguak zeramatzan hegazkin batek istripua izan du
Bidaiaren artean daude NASAko zuzendaritzako kide ohi bat eta AEBetako senatari ohi bat. Bost lagun hil dira guztira. Momentuz, ez da jakin hildakoen artean bi horiek dauden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu