Amerikako Herrien Aliantza Bolivariarrak babesa adierazi dio Argentinari Malvinetako Gerraren 30. urteurrenean, eta uharte horietako bandera duten itsasontziei euren herrialdeetako portuetan sartzea debekatu diete. Babesa agertu dutenean artean Antigua eta Barbuda eta San Vicente eta Granadinas uharteak daude, Commonwealth batasuneko bi kide.
Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak esan du "XXI. mendean inperialista eta kolonialista izan nahi dutenen kontra" zigorrak onartzeko garaia duela Latinamerikak, eta hartutakoa baino zigor gogorrakoa hartzearen alde agertu da, The Guardian Erresuma Batuko egunkariaren arabera. Hugo Chavezek esan du Argentina oraingoan ez dela bakarrik egongo: "Venezuela ez da potentzia bat, baina armak baditugu eta edozein eraso inperialistari aurre egiteko borondatea ere bai".
Haiti kide iraunkor gisa onartu dute ALBAn, eta Antigua eta Barbuda, Bolivia, Kuba, Dominica, Ekuador, Nikaragua, San Vicente eta Granadinas eta Venezuelari gehitu zaio. Surinam eta Santa Lucia estatus berezi batekin izango dira ALBAn.