PT Langileen Alderdiko hautagai Lularen helburua bigarren itzulirik gabe berriro presidente izatea lortzea zen, eta xede horrek eskuragarri ematen zuen duela aste batzuk. Azkenaldian agerian geratu diren ustelkeria kasuek, ordea, aldatu egin dute joera, eta helburuaren atarian utzi dute Lula da Silva.
Atzo izan zuten bozketa eguna Brasilen, eta botoen %99,96 zenbatuta dituztela, %48,61 ziren egungo presidentearentzat. Haren aurkari nagusiak, Geraldo Alckmin sozialdemokratak, berriz, botoen %41,64 jaso ditu. Heloisa Helena Lima eta Cristovam Buarque PTko disidenteek, ostera, botoen %9,5 bien artean. Hain justu, Limaren eta Buarqueren jarraitzaileen botoak erabakigarriak izango dira bigarren itzulian. Hori dela eta, Alckminek dagoeneko iragarri du hautagai horiekin biekin harremanetan jarri dela. Bigarren itzuli horretan irabazle izateko aukerak dituela azpimarratu du bart Alckminek.
Nolanahi ere, bigarren itzuliko leiha gogorra izango dela iritzi diote hainbat analistak.
Brasil
Alckmin sozialdemokratarekin lehiatu beharko du Lulak bigarren itzulian
Lula da Silva Brasilgo presidenteak botoen %48,61 jaso ditu; hau da, ez du bigarren itzulirik gabe berriro presidente izateko behar zuen boto kopurua (balekoen erdia gehi bat) eskuratu. Ondorioz, Geraldo Alckmin PSDB alderdi sozialdemokratako hautagaiarekin lehiatuko da bigarren itzulian. Botoen %41,64 izan dira Alckminentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu