Marokoko Legebiltzarrerako bozak

Aldea handituz irabazi ditu PJDk Marokoko Parlamenturako hauteskundeak

395 eserlekuetatik 125 eskuratu ditu Justizia eta Garapenaren Alderdi islamistak; duela bost urte baino hemezortzi gehiago.

Abdelilah Benkiran PJDko hautagaia, bigarrena eskuinetik, kanpainako azken ekitaldian. JAVIER OTAZU / EFE
2016ko urriaren 8a
11:31
Entzun

Ordezkarien Ganberan aurretik zuen gehiengoa handitu du PJDk. 395 eserlekuetatik 305 hauteskunde zerrendetatik aukeratzen dituzte; beste 60 emakumezko hautagaientzat daude gordeta; eta gainerako 30ak, 35 urtetik beherako hautagaientzat. Guztietan izan da nagusi PJD.

PJDren ostean, PAM Benetakotasunaren eta Modernitatearen Alderdia izan da bigarren, guztira 102 ordezkari lortuta. Istiqlal alderdi historikoak 46 eserleku lortu ditu, eta 37 RNI Independenteen Berrelkartze Nazionalak.

2011 baino lehenago oposizioko indar nagusia zen PDJ, baina Udaberri arabiarretako protesten osteko erreformek gobernura iristea ahalbidetu zioten 2012an. Eragin txikiarekin, ordea, hainbat ministerio garrantzitsu Mohammed VI.a erregeak kontrolatzen baititu zuzenean. Marokoko sistema politikoak oso zail bihurtzen du inork gehiengo osoa eskuratzea; ohikoena da hainbat alderdiz osatutako koalizioek gobernatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.