italia

Alderdi Demokratak dio berak irabazi dituela Italiako eskualde hauteskundeak

Atzo eta gaur artean ari dira boza ematen italiarrak.

2010eko martxoaren 29a
18:41
Entzun
PD Alderdi Demokrata zentro-ezkerrekoak gaur arratsaldean iragarri du berak irabazi dituela Italiako eskualdeetako hauteskundeak, nahiz eta ez daukaten datu ofizial zehatzik. Izan ere, atzo hasi ziren italiarrak botoa ematen, eta gaur bukatuko dute. 44 milioi herritar deitu dituzte bozkatzera.

PDren arabera, zazpi eskualdetan garaile izan da. Lautan, berriz, PDL Askatasunaren Herria eskuineko alderdia. Bitako irabazlea zalantzan legoke.

Hamahiru eskualde horiez gainera, 11 probintzitako eta mila udalerritako ordezkariak aukeratuko dituzte.

Ustelkeria kasuek, zerrenda irregularren kaosak eta eskuina pairatzen ari den gero eta zatiketa handiagoak ez dio mesede egin Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroaren alderdiari. Dena dela, zentro-ezkerra 2008tik burua ezin altxatuta dabil; hemezortzi hilabetean hiru aldiz aldatu dute buruzagitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.