munDUA

Alderdi Demokratikoak legebiltzarreko aulkien %64 lortu ditu, eta Japoniak aro berriari ekin dio

II. Mundu Gerratik Alderdi Liberal Demokrata egon da agintean, baina igandeko hauteskundeetan 119 parlamentari baizik ez ditu eskuratu, eta Taro Asok PLDko buruzagitza utzi du. Yukio Hatoyama izango da lehen ministro berria, bere alderdiak 308 diputatu eskuratu ostean. %69,28koa izan da parte-hartzea.

2009ko abuztuaren 31
13:34
Entzun
Alderdi Demokratikoak (PD) irabazi ditu Japoniako Legebiltzarrerako hauteskundeak, erraz gainera; izan ere, datu ofizialen arabera, parlamentuko aulkien %64 lortu ditu: 308 -duela lau urte, 112-. Horrenbestez, aldaketa gertatuko da agintean, II. Mundu Gerraz geroztik Japonian Alderdi Liberal Demokrata (PLD) egon baita boterean.

Atzoko emaitzekin, Yukio Hatoyama PDko kidea izango da lehen ministro berria, Taro Asoren (PLD) partez. Aso bera izan da PLDko hautagaia, eta alderdiko buruzagitza utzi egingo duela jakinarazi du, "PLDk garai berriari ekin diezaion".

Hatoyamak iragarri du beste alderdi batzuekin hitz egingo duela gobernua osatzean, eta "trantsizio azkarra eta gatazkarik gabea" nahi duela. Azken 50 urteetako langabezia tasarik altuena du egun Japoniak: %5,7koa.

PLDren beherakada handia

119 parlamentari eskuratu zituen PLDk atzoko bozetan -lehen 303 zeuzkan-. Hain zuzen, zortzi hilabeteko etenaldia kenduta, 54 urtez liberalak egon dira gobernuan Japonian. 1955ean eskuratu zuten agintea, eta 1993ko abuztuaren 9a eta 1994ko apirilaren 28a bitarteko hilabeteetan baino ez zuten galdu. Zazpi alderdik osatutako koalizio batek kendu zien, zentsura mozio bat medio.

NK alderdiak -PLDren kide azken gobernuan-, 21 legebiltzarkide lortu ditu; hamar galdu ditu.

Parte-hartzea %69,28koa izan da. 2005ean, %67,51koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.