Serbia

Alderdi Erradikalak irabazi ditu Serbiako hauteskundeak, baina ez du nahikoa babes Gobernua osatzeko

Oraingoz, botoen %62 zenbatuta, erreformistek Legebiltzarraren gehiengoa daukate

2007ko urtarrilaren 22a
12:36
Entzun
Azkeneko datuen arabera, botoen %62 dago zenbatuta eta Serbiako Alderdi Erradikalak irabazi ditu herrialdeko hauteskundeak, %28,3rekin (2003an ere irabazi zuten ultranazionalistek). Baina ez du nahikoa babes Serbiako Gobernua osatzeko. Izan ere, alderdi erreformistek eta Europaren aldekoek bat eginez gero, gehiengo osoa izango dute Legebiltzarrean (lehen datu horien arabera, 250 eserlekuetatik 131 izango dituzte). Tomislav Nikolic Serbiako Alderdi Erradikaleko buruzagiak onartu du bere alderdiak ezingo duela osatu Gobernua.



Erreformisten aldetik, Boris Tadic Serbiako presidentearen Alderdi Demokratikoak gora egin du, nabarmen, 2003an baino %10 gehiago lortu duelako: %22,7.

Serbiako Alderdi Demokratikoak (erreformista; Vojislav Kostunica lehen ministroaren alderdia), %16,4 eskuratu du. G17 Plus Alderdiak (erreformista) %6,8. Serbiako Alderdi Sozialistak %5,6. Alderdi Liberal Demokratikoak (lehen aldiz aurkeztu da) %5,3.

Atzo izan ziren Serbian hauteskundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.