Alderdi Erradikalak Ukrainako koalizio gobernua utzi du

2015eko irailaren 1a
16:24
Entzun

2014 amaieraz geroztik Ukraina gobernatzen duen koalizioa krisian da, herrialde horrek "deszentralizazio prozesua" hasi ondotik. Hain zuzen, prozesu horren kontrako protesta gisa erabaki du Alderdi Erradikalak gobernutik ateratzea.

22 parlamentari ditu alderdi horrek Ukrainako Parlamentuan. Horiek galtzeak gobernuak gehiengo konstituzionala —300 diputatu— galtzea eragingo du, baina gehiengo absolutuari eutsiko dio halere. Alderdi Erradikalaren erabakiaren ondoren, lau alderdik osatzen dute gobernua: Petro Poroxenko Blokeak, Batkivstxinak (Aberria), Samapomitxek (Autolaguntza) eta Fronte Popularrak

Alderdi Erradikalak uste du deszentralizazioa ekialdeko eskualdeen aurrean amore ematea dela. Prozesu horren hasiera bozkatu zuten atzo Radan, Ukrainako parlamentuan, eta istilu larriak izan ziren. Alderdi Erradikaleko parlamentariek parlamentuko ateak blokeatu zituzten bozketa aurretik, eta estu hartu zituzten gainerako parlamentariak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.